Edukira joan

Barbara Canepa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Barbara Canepa

(2010)
Bizitza
JaiotzaGenova1969ko urtarrilaren 19a (55 urte)
Herrialdea Italia
Hezkuntza
Hizkuntzakitaliera
Jarduerak
Jarduerakkomiki gidoilaria

Barbara Canepa (Genoa,1969ko urtarrilaren 19a) komiki marrazkilari eta gidoilari italiarra da.

Barbara Canepa, Genoako Unibertsitateko Arkitektura Fakultatean ikasi ondoren, marrazkilari gisa hasi zen lanean, batez ere publizitate arloan.

1996an kolaboratzen hasi zen The Walt Disney Company korporazioan, Italian, haren liburu eta aldizkarietan ilustrazioak eginez.[1] Pertsonaien diseinatzaile eta marrazkilari gisa ere hainbat sorkuntza-proiektutan parte hartu zuen konpainia horretan.[1] Horrela, 2000. urtera arte, zenbait komikiren koloreztatzea eta azalak —La sirenetta aldizkarian, adibidez— egin zituen.[2][3] Garai berean, pintura tekniken ikasketak egin zituen Disney akademian. Olio-pinturak Italian eta Estatu Batuetan daude ikusgai.[4] 1997an, Elisabetta Gnone eta Alessandro Barbuccierekin batera, W.I.T.C.H. aldizkari berria sortu zuen Disney Italia konpainian. Barbarak eta Alessandrok elkarrekin sortu zituzten kontzeptua, pertsonaiak, testuingurua, estilo grafikoa eta kolore-paleta.[1] Gaur egun, W.I.T.C.H. Munduan gehien saltzen den laugarren aldizkaria da (50 milioi ale baino gehiago), herrialde askotan argitaratu eta saritua.[5]

Urte berean, 1997an, Barbarak eta Alessandrok Sky Doll zientzia-fikziozko saga sortu zuten Frantziako Éditions Soleil argitaletxearentzat. Komiki serie honek ere arrakasta handia lortu zuen hogeita hamar bat herrialdetan, hala nola, Korea, Japonia, Txina, Estatu Batuak, Frantzia eta Espainian.[6] Kritikak eta publikoak oso harrera ona egin zioten serieari, eta azken urteotan hainbat aldiz saritu izan dute urteko serierik onena eta Europa osoko kolore eta marrazki onenak kategorietan.[7]

Geroago, Alessandro Barbucci eta Barbara Canepa Monster Allergy haurrentzako komikia sortu zuten. 2003ko martxoan argitaratu zen lehenengoz Frantziako Éditions Soleil argitaletxean, eta mundu osoan zabaldu zen berehala.[1] Italiako, Frantziako eta Alemaniako “Gazteentzako komikirik onena” saria jaso du behin baino gehiagotan, eta 2006ko urtarrilaz geroztik TB marrazki bizidunetan zabaldu zen, Rainbow, Futurikon eta Disney Channelek ekoitzita. 2005ean Warner Bros-ek Amerikarako eskubideak erosi zituen, eta Cartoon Network-en zabaldu zen.[1]

Barbara Canepa, Éditions Soleil etxean hainbat urtez komikigile gisa lan egiteaz gain, bertako argitaratze-zuzendaria ere izan zen hamabost urtez. Clotilde Vu beste editorearekin batera, Soleil argitaletxearen ikuspegi- eta formatu-aldaketa gauzatu zuen, bereziki argitaletxeari eleberri grafikoaren formula original bat emanez, Métamorphose, Noctambule eta Venusdea bildumekin.[1] Metamorfosis eta Venusdea bildumek adierazpen-eremu berri bat eskaini zien artearen munduko hainbat arlotako artistei (argazkilariak, diseinatzaileak, ilustratzaileak, Pop Surrealismoaren artistak…).[8] Canepak eta Vuk, baina, 2023an Éditions Soleil utzi zuten eta Mourad Boudjellalek Gallimard argitaletxean sortutako Oxymore izeneko proiektu berrian sartu ziren.[1]

Argitaratutako komikiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

W.I.T.C.H. aldizkaria (2001)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Alessandro Barbuccirekin batera, Barbara Canepak parte hartzen du aldizkariaren lehen bost zenbakietan gidoilari gisa.[4]

Sky-Doll seriea:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky-Doll, tome 1 : La ville jaune (2001) Carlsen[9]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky-Doll, tome 2 : Aqua City (2002) Éditions Soleil[10]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky-Doll: Doll's factory (2003) Éditions Soleil[11]
  • Canepa, Barbara, Sky Doll Artbook. Doll's Factory. (2003) Carlsen[12]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky-Doll, tome 3 : La ville blanche (2004) Éditions Soleil[13]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky-Doll - Coffret tomes 1 et 2 (2005) Éditions Soleil[14]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky-Doll, Tome 1: Spaceship collection (2007) Éditions Soleil[15]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, SkyDoll, Tome 2: Lacrima Christi collection (2007) Éditions Soleil[16]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Skydoll Spaceship, Coffret collector (2008) Éditions Soleil[17]
  • Canepa, Barbara, Soleil: Sky Doll (2008) PANINI FRANCE[18]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky-Doll Decade 00-10 : intégrale des tomes 1 à 3 + tome 0 + des inédits (2010) Éditions Soleil[19]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky-Doll: Spaceship (2010) PANINI FRANCE[20]
  • Barbucci, Alessandro; Chan, Pierre Moni; Canepa, Barbara, Sky-Doll Spaceship (2011) PANINI FRANCE[21]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky-Doll, tome 4 : Sudra (2014) Éditions Soleil[22]
  • Barbucci, Alessandro; Canepa, Barbara, Sky Doll - Intégrale 01 (2017) Éditions Soleil[23]

Monster Allergy seriea:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Centomo, Katja; Artibani, Francesco; Canepa, Barbara; Barbucci, Alessandro, Monster Allergy Next Gen, Tome 1 (2011) Le Lombard[24]
  • Centomo, Katja; Artibani, Francesco; Canepa, Barbara; Barbucci, Alessandro; Nardo, Federico, Monster Allergy, Tomes 24-25-26 : Next gen (2012) Le Lombard[25]
  • Centomo, Katja; Artibani, Francesco; Canepa, Barbara; Barbucci, Alessandro, Monster Allergy, Tomes 27-28-29 : Next gen (2012) Le Lombard[26]
  • Merli, Anna; Canepa, Barbara End, Tome 1: Elisabeth (2012) Éditions Soleil[27]
  • Canepa, Barbara End, Tome 1: Elisabeth (2012) Éditions Soleil[28]
  • Canepa, Barbara; Mazzoni, Marco; Lacombe, Benjamin, La Métamorphose (2023) Oximore Edition[29]
  • Canepa, Barbara; Sacré, Florent; Halard, Anaïs, Au chant des grenouilles, tome 1 : Urania, la sorcière (2024) Oximore Edition[30]
  • 2004 :  Italiar serierik onnenaren Micheluzzi saria Monster Allergy lanagatik Alessandro Barbucci, Francesco Artibani, eta Katja Centomorekin batera)[31]
  • 2007 : Europar komikirik onenaren Prix Peng! saria Monster Allergy lanagatik (Alessandro Barbuccirekin batera)[32]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, frantsesezko wikipediako «Barbara Canepa» artikulutik itzulia izan da, 2023-12-13 data duen 210506361 bertsioa oinarritzat hartuta. Sartze-datarik ez duten erreferentziak, edo 2023-12-13 baino lehenago datatuak, jatorrizko artikulutik ekarri dira itzulpenarekin batera.
  1. a b c d e f g (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Canepa, Barbara - Bibliographie, BD, photo, biographie» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  2. (Gaztelaniaz) «Barbara Canepa» Norma Editorial (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  3. (Italieraz) Locatelli, Leone. (2021-04-02). W.I.T.C.H. compie 20 anni: intervista ai creatori del fumetto. (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  4. a b (Frantsesez) Barbara Canepa. Bretagne Centre Biblio (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  5. (Frantsesez) «Barbara Canepa (auteur de End, Tome 1 : Elisabeth)» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  6. (Gaztelaniaz) «Barbara Canepa» Norma Editorial (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  7. (Frantsesez) MAGNERON, Philippe. «Canepa, Barbara - Bibliographie, BD, photo, biographie» www.bedetheque.com (Noiz kontsultatua: 2024-04-09).
  8. (Frantsesez) Barbara Canepa. Bretagne Centre Biblio (Noiz kontsultatua: 2024-04-10).
  9. (Frantsesez) «Sky-Doll, tome 1 : La ville jaune - Alessandro Barbucci» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  10. (Frantsesez) «Sky-Doll, tome 2 : Aqua City - Alessandro Barbucci» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  11. (Frantsesez) «Sky-Doll : Doll's factory - Alessandro Barbucci» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  12. (Frantsesez) «Sky Doll Artbook. Doll's Factory. - Barbara Canepa» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  13. (Frantsesez) «Sky-Doll, tome 3 : La ville blanche» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  14. (Frantsesez) «Sky-Doll - Coffret tomes 1 et 2 - Alessandro Barbucci» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  15. (Frantsesez) «Sky-Doll, Tome 1 : Spaceship collection» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  16. (Frantsesez) «Skydoll, tome 2 : Lacrima Christi collection» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  17. (Frantsesez) «Skydoll Spaceship, Coffret collector» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  18. (Frantsesez) «Soleil: Sky Doll - Barbara Canepa» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  19. (Frantsesez) «Sky Doll Decade 00-10 : intégrale des tomes 1 à 3 + tome 0 + des inédits» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  20. (Frantsesez) «Skydoll: Spaceship - Alessandro Barbucci» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  21. (Frantsesez) «Sky Doll Spaceship - Alessandro Barbucci» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  22. (Frantsesez) «Sky-Doll, tome 4 : Sudra - Alessandro Barbucci» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  23. (Frantsesez) «Sky Doll - Intégrale 01 - Alessandro Barbucci» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  24. (Frantsesez) «Monster Allergy Next Gen, Tome 1 - Katja Centomo» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  25. (Frantsesez) «Monster Allergy, Tomes 24-25-26 : Next gen» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  26. (Frantsesez) «Monster Allergy, Tomes 27-28-29 : Next gen» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  27. (Frantsesez) «End, Tome 1 : Elisabeth - Anna Merli» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  28. (Frantsesez) «End, Tome 1 : Elisabeth - Barbara Canepa» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  29. (Frantsesez) «La Métamorphose - Barbara Canepa» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  30. (Frantsesez) «Au chant des grenouilles, tome 1 : Urania, la sorcière» Babelio (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  31. «Amazing Comics - Reportage - Comicon 2004: comunicato finale» www.amazingcomics.it (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).
  32. (Alemanez) «GCD :: Award :: Peng! - Der Münchner Comicpreis» www.comics.org (Peng! - Der Münchner Comicpreis) (Noiz kontsultatua: 2024-04-11).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]